XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Martxelinok Jauna, etsai oietako batzuek gabaz ere ibilliko balira, berorrek esan duan bezela, erle alerik ere ez luteke bizirik utziko....

Eiztariak Bai, bañan erleak ere ibiltzen dituk.

Martxelinok ¿Ez al dute, ba, lo egiten, Jauna?.

Eiztariak Ori iñork etzekik; gabaz ere lan egiten ditekela bakarrik zakiagu.

Gau batean bi edo iru aberaska egiten igarri izan zietek beintzat.

Martxelinok Beraz ¿gabaz ere ikusiko dute, Jauna?.

Eiztariak Noski.

¿Zertarako izango dizkitek, ba, bost begiak?.

Martxelinok ¿Bost begi? ¿Zer esan nai du berorrek ortan, Jauna?.

Eiztariak ¿Zer esan naiko diat? Bost begi izan ezkero zerbait ikusiko ditekela.

Martxelinok ¿Ta bost begi dituztela benetan esaten al du, Jauna?.

Eiztariak ¿Nola esango diat, ba? Ala dek eta....

Etxeko gauzak ikusteko iru, ta irteten ditukenean, beste biak bear izaten dizkitek: urrutira begiratzeko nonbait....

Zoratu-ta bezela zeuden guztiak, baña batzarre oni azken eman bear izan zioten.

Eguraldi ederra jarri zuan, eta Eiztariak bere etxera joan bear zuan.